Giza-Zientziak:Komunikazioan lizentziatua naiz izatez eta Komunikatzailea grinez eta ofizioz (hitz potolo honek har ditzakeen forma eta plano guztiak bilduz). Marketing eta komunikazio arloan gaitasunak trebatzen joan naiz eta, ikaskuntza guzti horiei esker, Komunikazio bulego bateko koordinatzaile gisa ari naiz. Komunikazio eraginkorra da bidea (target bakoitzari dagozkion hitz-aukeraketa, kanal eta gailuak aztertu eta aukeratu) eta relato hezitzailea helmuga.
Etengabeko trebakuntzari esker komunikazio plan integral batek dituen fase guztiak menderatzen ditut; diseinu grafikoan eta ikus-entzunezkoan eskarmentua dut (branding-a, video marketing-a, …), software egokienen aukeraketa eta aurrekontuak, lan edo proiektu batek eraman ditzakeen orduen aurreikuspena,…